Jaione Lopez elorriar gaztea misinolari joan zan Filipinetara 2023. garagarrilean

Berrizko Mesedetako Misinolarien ardurapean dagozan hainbat proiektutan laguntzen dabil Filipinetan

Jaione Lopez: “Begiak zabaltzeko eta errealidade desbardinak ikusteko aukerea da”

Jaione Lopez, beste irakasleak eta umeak Mertxedarien ikastetxean / Bizkaia Irratia

Astegoienean, urtarrilaren 14an, Ume Misinolarien jardunaldia ospatzen da. ‘Nazana banatzen dot’ goiburuaren haritik ospatuko da jardunaldia. Dei egiten jake neskato eta mutikoei, “dirana banatu dagien eta talentuak eta bizitza pertsonen eskura jarri dagiezan”.

Jaione Lopez elorrioar gaztea Filipinetan dago misinolari lez. Orain sei hile joan zan bertara, Berrizko Mesedetako Misinolarien ardurapean dagozan hainbat proiektutan laguntzeko asmoz. Bizkaia Irratiko Lau Haizetara saioan azaldu deuskunez, hezkuntza eta ekologia arloko proiektuetan lanean dabil. “Errealide asko dagoz hemen. Badagoz diru asko daukien pertsonak eta diru gitxi daukienak be bai. Errealidade bi horreen artean mogiduten gara eta eurekaz egiten dogu lan”.

Orain urte batzuk Jaione Lopez Kenian egon zan misinolari lez, Bilboko Elizbarrutiko misinoen bidez. Bere esanetan, orduko esperientzia gogorragoa izan zan. Bere lehenengo esperientzia izan zan eta ganera, bizi baldintza gogorrak bertatik bertara ezagutu ebazan. “Kenian bizitakoak irakaskuntzak emon eustazan eta horrelako esperientziak bizitzeko sua piztu eban nigan”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular