Urretxindorra Ikastolako bosgarren mailako gazteek prestatu dabez aste honetako bertsoak

Jaiak, pertsonaia mitologikoak eta Korrika izan dira kanturako gaiak

Jairik jai ibili gara bertsotan Urretxindorra Ikastolako gaztetxoekaz

Urretxindorra Ikastolako 5. mailako gaztetxoak izan dira aste honetako bertsolariak Zortziko Txikia irratsaioan. Bertsotan, Euskal Herriko pertsonaia mitologiko batzuen errepasoa egin dogu eta Bilbon kanpotik datozenei erakusteko daukazan lekurik garrantzitsuenak ere deskribatu dabez. Gainera, Korrikarako prest dagozala be erakutsi dabe.

Zortziko Txikia irratsaioa, zapaturo, goizeko 11:30ean eskaintzen dogun irratsaioa da. Bizkaiko Bertsozale Alkartegaz batera eta Bilboko Udalaren babesagaz, eskolarik eskola, beren beregi irratsaiorako prestatzen dabezan bertsoak batzen doguz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular