Luisa Puertas bolondresak esan deusku nahiko ondo dabilzala boluntario kopuruari jagokonez

Makina bat jente batuko da supermerkaduetan, boluntario moduan, beharrizana dabenen artean banatzeko elikagaiak batzeko bihar eta etzi

Janari bilketa handia egingo dau Bizkaiko Elikagaien Bankuak astegoien honetan

Luisa Puertas, Bizkaiko Elikagaien Bankuko boluntarioa / Bizkaia Irratia

Janari bilketa handia egingo dau Bizkaiko Elikagaien Bankuak astegoien honetan, bagilaren 5ean eta 6an. Beraz, makina bat jente batuko da supermerkaduetan, boluntario moduan, beharrizana dabenen artean banatzeko elikagaiak batzeko bihar eta etzi. Horren harira, Luisa Puertas Bizkaiko Elikagaien Bankuko boluntarioagaz egin dogu berba. Bolondresak esan deusku nahiko ondo dabilzala boluntario kopuruari jagokonez, eskualde bakotxean dagozan gorabeherak alde batera itxita, baina beti eskertzen dabela jasoten daben laguntza guztia.

Janari eta bestelako produktuen artean zeintzuk eskatzen dabezan azaldu deusku Puertasek: “Oso garrantzitsuak dira aurrez prestautako lekaleak, olioa, haurrentzako elikagaiak, arrain kontserbak eta gosaltzeko kakaoa eta galletak. Kontuan izan behar dogu familia batzuk sukalde bako geletan bizi dirala”. Kontuak kontu, eurentzako errezagoa da janaria erosi beharrean truke-txartelen bat ordainduta iztea, behar dabenean erabilteko: “Dana dala, bakotxaren erabagia errespetatzen dogu, aukera batek besteak baino lan gehiago emon arren”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00