Helburu nagusia publikoak barre egitea eta une atsegina pasetea dala azpimarratu dau

Hilaren 12an (19:00etan) Markina-Xemeingo Uhagon Kulturgunean arituko da

Janire Atxurrak bere lehen bakarrizketa aurkeztuko dau asteon

Janire Atxurra / Bizkaia Irratia

Sare sozialetan lortutako arrakastaren ostean, Janire Atxurra oholtza gainera igoko da, umorez eta naturaltasunez beteriko ikuskizuna eskaintzeko. Aulestiko eduki sortzaileak Lau Haizetara irratsaioan azaldu dau ilusino handiz baina urduritasunez bizi dauela erronka barria. Bere esanetan, bakarrizketan sare sozialetan erakusten dauen estilo bera mantenduko dau, bere eguneroko bizipenak eta umorea ardatz hartuta. Helburu nagusia, publikoak barre egitea eta une atsegina pasetea dala azpimarratu deusku. Markina-Xemeingo Uhagon Kulturgunean eskainiko dau bakarrizketea, garagarrilaren 12an, 19:00etan. Sarrerea, doan.  

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00