Tadanori Yamaguchi japoniarrak aluminiozko lau artelan erraldoi egin dauz

Yamaguchiren obren erakusketea irailaren 30era arte egongo da zabalik

Japoniako artea Mañariko Angurreta Harrobira heldu da

Tanadori Yamaguchi eta Victor Arrizabalaga / Bizkaia Irratia

70eko harmarkadan zarratu zan harrobi esplotazinoa bertan. Eta orain dala 4-5 urte inguru Arte Espazio bihurtu zan.  Orain, Tanadori Yamaguchi japoniarrak aluminiozko lau artelan erraldoi egin dauz beren beregi harrobian erakusteko.  Bere lanak espazioagaz berba egiten dau eta naturaren dinamismoa eta denporaren igarotea bilatzen dabe.  Mañariko Angurreta Harrobiko artelanari, denboraren aztarna izena ipini deutso. Zergaitik? Obrak denporaren iraganaren lekuko izan gura dabelako. 

Eskulturak egitura poliedriko irregularrak dira. Hiru, lau edo bost alde dabezan Irudi poliedrikoak kateatzen dira. Irudi horreek hainbat forma hartzen dabez, sortu diran lekura egokitzeko. Horreetako bakotxak mobimentu infinituaren sentsazinoa sortzen dau, aurpegien argitasuna eten berik aldatzen dalako eguzki-argia islatzean, argi-itzalen joko dinamikoa sortuz.

Artelan bakotxa leku konkretu batean ipinteko diseinatuta dago, inguruagaz alkarrizketa bat manteniduten dauelako. Gainera, bi baldintza gehiago ipini eutsazan Arrizabalagak Tanadoriri. Ezin ebazan egozan harriak mugitu eta lekuaren memoria mantenidu behar zan.

Tanadoriren erakusketea barikuan aurkeztu zan. Beraz, astegoien honetan ikusi ahal izan dira lehenengoz. Ikusketara joan gura dabenentzat, erakusketa irailaren 30era arte egongo da zabalik. Gainera, bisita gidatuak egin daitekez.  Gaur, Victor Arrizabalaga artistak izan dogu Bizkaia Irratian eta erakusketaren inguruan egin dau berba. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00