Fernando Sánchez Castilloren erakusketa bat zabaldu barri dabe

Datorren astean 'Ondare artistiko eta kulturala gerra garaian' mintegia egingo dabe

Jardueraz betetako egunak Gernikako Bakearen museoan

Gernikako Bakearen museoa urte osoan egoten da zabalik eta jarduerak be egiten dira, baina egunotan gehiago, Gernikako bonbardaketearen urteurrenaren harira. Apirilaren 26an beteko dira 88 urte.

Atzo bertan Fernando Sánchez Castilloren erakusketa bat zabaldu eben eta irailera arte egongo da ikusgai. Lau pieza dira danetara, bereziak guztiak. Sánchez Castillok lan handia egin dau bakearen arloko artean. Zapatuan museoan sartzea doan izango da, egun berezia dalako, eta bertan dagoen guztia ikusteko modua egongo da. Besteak beste, bonbardaketea bizi izan ebenen testigantzak entzuteko modua dago, grabatuta eta gordeta dagozalako bertan. Datorren astean Ondare artistikoa gerra garaian mintegia egingo dabe. Izan be, ondare artistiko eta kulturala gerrek biktimetariko bat da. Gaia aztertuko dabe pare bat egunetan Elain-Alain eta bertara joatea librea izango da. Aurrerago, maiatzean, Gernika. Memoriaren kutxa ihes joko edo scape room-aren lehenengo probak egingo ditue, ondoren ihes gela hori betiko zabaltzeko. Memoriaren transmisinorako beste bide bat izango da ihes joko hori.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00