Bidaia da ardatz Jesus Mari Lazkanoren omenez argitaratutako "Bidaia-Viaje-Viagem-Travel-Voyage" liburuan

EHUko Laida Ikerketa taldeak argitaratu dau

Jesus Mari Lazkano omendu dau EHUk liburu baten bitartez

Bidaia-Viahe-Viagem-Travel-Voyage” izeneko lana argitaratu dau Laida Ikerketa taldeak. Ohikoa da EHUko irakasle ohiei holango omenaldia egitea. Oraingo honetan, Jesus Mari Lazkano artista eta irakasle ohia omentzeko, beste era batera egitea erabagi eben. Bidaia izan da lanaren ardatz eta horren ganean idatzi dabe parte hartu daben guztiek.

Bidaiak eta bidaiatzeko moduak azaltzen dira “Bidaia” lanean zehar. Alde artistikoa eta alde literarioa nabarmendu dauz Jon Kortazarrek, Laida Ikerketa Taldeko ikertzaile nagusiak. Bere berbetan “argitalpen honen bihotza Jesus Mari Lazkano da, bere artelanetan maisutasunez berarekin lurralde barriak bisualki zein metaforikoki bisitatzeko aukerea behin eta barriro eskaintzen deuskulako”. Izenburuan bezala, liburuan hizkuntz desbardinak aurkituko doguz.

Jesus Mari Lazkano artistea bera bertan dala, Bilboko Arte Ederren museoan aurkeztu da lana. Kortazarren esanetan, Lazkanok hasieran lotsa apur bategaz jaso eban lana baina pozik  geratu dala gaineratu dau.

EHUren argitalpen hau laster egongo da liburu dendatan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular