Itunpeko ikastetxeetan bigarren huelga eguna gaur. Atzo huelgaren jarraipena %70ekoa izan zala esan dabe sindikatuek eta Kristau Eskolaren arabera, %25ekoa. ELA, STEILAS, CCOO, LAB eta UGTk zortzi huelga egun deitu dabez hitzarmenaren alde. Orain urrian hiru, eta abenduaren 11n hasita, beste bostak. Langileen eta patronalaren arteko gatazka hau lehen bait lehen konpontzea itxaroten dau Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak. “Greba egunen ondorioz iaksleak klase ugari galtzen dabilz. Irakasle gazteentzat be gogorra izan behar da hainbat greba eguni aurre egitea” azaldu dau sailburuak gaur Artxandape Ikastolatik egin dogun “Goizeko Izarretan” saioan.
Hezkuntza Legea
Hezkuntza Lege barriagaz etorkizuna jokoan dagoala esan dau Bildarratzek. “Lege hau osatzeko bidean eragileek eskuzabaltasun handiagaz jokatu dabe” azaldu dau sailburuak. Atzo EH Bilduk osoko zuzenketei ezezkoa emongo eutsela aurreratu eban. “Holako jarrerak publiko egitea ona da” zehaztu dau Hezkuntza sailburuak.
EHUko irakasleak
Ordezkapenak egiten dabezan EHUko irakasleen egoerea hobetzeko Joan Subirats ministrogaz batzartu da asteon Jokin Bildarratz. “Berak esandakoak entzunda itxaropentsu nago, planteamendu eta ideia batzuk partekatzen gabilz, helburua irakasle honeen egonkortasuna lortzea da” azaldu dau sailburuak. Bestalde gaur betan 2023-2026 Unibersidadeen Plana aurkeztuko dau Bildarratzek Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean. “Helburuen artean bikaintasuna eta nazinoartekotzea dagoz” zehaztu dau sailburuak.