Jon Ander Urresti iazko Durangoko Azokaren Sormen Bekaren irabazleak Eukalyptus obra aurrestreinau dau, San Agustin Kulturgunean dagoan Szenatokia gunean. Urtebeteko lanaren ostean, egindako lana ezagutzera emon dau. Obrak lan harreman toxiko baten istorioa kontetan dau, eta kritikotasuna, satira eta umorea erabilten dauz.
Urrestigaz batera, Beñat Urrutia dantzaria igo da oholtzara, eta Matxalen de Pedro be ibili da zuzendaritza lanetan. Gainera, Amorante eta Areta Senosiain musikariek be parte hartu dabe obraren soinua sortzen, eta testuaren idazketan Nerea Ibarzabalek be parte hartu dau.
Szenatokia
Eukalyptus obraren aurrestreinaldia ez da Szenatokian egongo dan ekitaldi bakarra azokaren azkenengo egunetan. Zapatuan, Generorantz dantza ikuskizuna eta Txikiren zein Patxo Telleriaren bakarrizketak izango dira. Bestetik, domekan, Gordinak izeneko dantza ikuskizuna eta Les Bobé Bobé antzerki konpainiaren Txilin hotsak obra izango dira.