Jon Arretxe: "Touré albo batera itxi behar neban, nik neuk behar neban atsedena"

Hilaren 12ra bitartean egingo da literatura jaialdia

Jon Arretxek ‘Cerdos y amapolas’ eleberria aurkeztuko dau Gijongo Aste Beltzan

Apirilean argitaratu eban Jon Arretxek 'Cerdos y amapolas' eleberria / Erein argitaletxea

Jon Arretxe idazle bizkaitarra Gijongo Aste Beltzan izango da aurten be. Basauriko idazleak astelehenean aurkeztuko dau Cerdos y amapolas eleberria, igazko urte amaieran euskaraz argitaratutako Txerriak eta loreak lanaren gaztelaniazko bertsinoa. Arretxek aitortu dau urte asko daroazala Asturiasko jaialdira joaten, ia hamabost urte jarraian, eta ia etxean lez sentiduten dala. Bere esanetan, antolatzaileek eta publikoak harrera beroa egiten deutse beti.

Idazlearen ustetan, Gijongo Aste Beltzaren berezitasuna, literatura eta jai giroa buztartzean datza. Barraken eta atrakzinoen artean egiten dira liburu aurkezpenak, eta horrek “nahasketa bitxia” sortzen dau. Arretxek nabarmendu dau gaur egun genero baltzaren inguruko jaialdi ugari dagozala, baina Gijongoa dala tradizino handiena eta erreferentzia nagusietakoa.

Astelehenean bertan aurkeztuko dauan Cerdos y amapolas nobeleak oso harrera ona izan dauala azaldu dau. Txerriak eta loreak-en kasuan, lehen edizinoa berehala agortu zan. Gaztelaniazko bertsinoa apirilean kaleratu eban. Arretxek azaldu dau Touré pertsonaia albo batera ixteko erabagia berarena izan dala. Hamaika eleberriren ostean, atseden bat behar ebala esan dau, eta gizarteko bazterkeria eta miseria erakusten dauazan kontakizunetatik aldendu nahi izan dauala. Horren ordez, irakurlea ondo pasatzeko pentsatutako istorio arinago baten alde egin dau. Nobela barriaren beste berezitasunetako bat da oraingoan protagonistak eta gaizkileak bertokoak dirala. Basaurin, Gasteizen eta Arbizun girotutako istorioan ez dira agertzen Touré sailean ohikoak izan diran bazterkeria edo immigrazino giroko pertsonaiak. Oraingoan, “super-euskaldunak” dira kontakizuneko protagonista nagusiak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00