"Amiantoagaz kontaktua euki eta 20-25 urtera hasten dira beharginak gaixotzen" azaldu dau Jon Garciak

Sestao, Sondika edo Arrasateko enpresa batzutan amiantoagaz kutsatutako beharginen kasuak salatu dabez

Jon Garcia: “Espainiako Gobernuak ez dau amiantoaren biktimei emondako berbea bete”

Jon Garcia (Fedavica alkartea) / Bizkaia Irratia

Amiantoagatik gaixotutakoei eta hildakoen senideei kalteordainak emoteko funtsa sortzea onartu eban Espainiako Gobernuak orain dala urtebete. Urtebete pasata inork ez dau kalteordainik jaso. Urtero 4 mila pertsona hiltzen dira amiantoagatik eta hildakoen %90ak ez daki amiantoagatik dala. Jon Garcia, Fedavica amiantoaren biktimen alkarteen federazinoko bozeroalea “Goizeko Izarretan” saioan euki dogu. “Amiantoagaz harremana dekozun unean ez zara gaixotzen, handik 20-25 urtera gaixotzen zara. Hori dala eta gaixo askok horren barri jubilauta dagozanean eukiten dabe eta kasu batzutan euren enpresak itxita dagoz” azaldu deusku Jon Garciak. Sestaoko Labe Garaietan, Arrasateko IFAMen edo Sondikako Aceros Olarra enpresetan holako kasuak gertatu izan dira.

Amiantoak hainbat minbizi ezbardin sortzen dauz, euren artean larriena birikietakoa. Amiantoaren legea onartu zen, baina 365 egun pasa ostean Espainiako Gobernuak ez dauz bere eginkizunak bete. “Gu pobreak eta zaharrak gara, azkenak. Gugaz ez dabilz legea betete” salatu dau Jon Garciak. Espainiako Gobernuari datu eta agiri guztiak emon deutsez, administrazino tramite guztiak bete dabez baina kalteordainak jaso barik jarraitzen dabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular