"Busturialdera ura Bilboko ur-saretik eroan beharko litzateke" esan dau Jon Koldo Izagirrek

Bunt Planet enpresak hodien ur galerea saihesteko adimen artifiziala darabil

Jon Koldo Izagirre: “Ur barik egon arte, ur galerek ez gaitue arduratzen”

Jon Koldo Izagirre (Bunt Planet) / Bizkaia Irratia

Goizeko Izarretan irratsaioan euki dogun Jon Koldo Izagirre santurtziarrak urteak emon dauz Aguas del Norte eta Aguas de Barcelona enpresetan lanean. Gernikako Urbietako araztegiko bultzatzaileetariko bat izan zan. SIEMENSek erosi barri dauen Bunt Planet enpresan dihardu gaur egun Izagirrek. Ur hodien pitzadurak edo ur-galerak azpiegitura askoren zaharkitze prozesuaren ondorio dirala uste dau kimikari bizkaitarrak. “Azpiegiturak zaharregiak dira eta kasu batzutan inbertsino faltea be bai. Gaur egun ur hodien azpiegiturak birgaitzea legearen ikuspuntutik ez da derrigorra” salatu dau Izagirrek. Bunt Planetek Donostian, Arrasaten, Txingudin eta Lizarran lan egiten dau, enpresea 18 langilek osatzen dabe eta ur-galerak saihesteko adimen artifizala erabilten dabe. “Teknologia aintzindaria daukagu munduan” gaineratu dau Izagirrek.

Busturialdeko ur eskasia

Ur eskasiaren ondorioz azken bi urteetan neurriak hartu behar izan dabez Busturialdean. Funtsezkoak ez diran jardueretan uraren erabilerea mugatu dabe azken bi urteetan, uda sasoian. Jardura horreen artean kaleak garbitzea, lorategiak ureztatzea, igerilekuak betetea edo kotxeak garbitzea dagoz besteak beste. Arazo honen aurrean ze urtenbide egon daiteken galdetu deutsogu Bunt Planet enpreseko Jon Koldo Izagirreri kimikariari. “Ondo egongo litzateke ur biltegi bat eregitea, baina horretarako aukerarik ez dagoanez, urtenbide bakarra izan daiteke Bilboko ur -sarearen bitartez Arrigorriagarik ura Busturialdera eroatea” azaldu dau Izagirrek.

Kataluniako lehorteak

“Aldaketa klimatikoak Katalunian eragina euki dau, azken hiru urteetan Mediterraneotik sartzen jaken euria ez jake sartu. Ur galerak be dagoz, kuadeketea akaso be ez da onena izan baina hiru urtez euririk ez badekozu kudeaketa onenagaz be arazoak eukiko dozuz” azaldu dau Jon Koldo Izagirrek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular