
Urteko sasoi honetan bidaiak areagotu egiten dira. Horrek arazoak areagotzea be ekarri leike. Aireportuen kasuan, jentez josita ikusten doguz, hegaldiak be topera eta egunero fakturetan diran maletak be hor dagoz. Ekipajeagaz gertautako gorabehera batek aspalditik desiatzen genduzan atseden egunak be hondatu leikez: galdutako maletak, atzerapenak, apurtzen diran maletak… Erreklamatuk, Euskal Herriko erreklamazino zerbitzuak ekipajearen inguruko erreklamazinoei buruzko ohiko hamar galdera erantzun deuskuz. Aireko zuzenbidean aditua dan Jon Ortiz abogaduak zalantzak argitu deuskuz Lau Haizetara irratsaioan.