Zesta-puntea berrindartzen laguntzeko eta belaunaldi gazteen artean zabaltzeko, buru belarri itzuli da Jon Zabala Bullet puntistea, eta kirol honetan aitzindaria dan ekimen bat ekarri dau. Igaz, Euskadiko eta Nafarroako frontoietan barrena antolaturiko ibilaldi baten, haur eta nerabeen artean zabaldu zuen kirol hori Zesta Punta Guuk Experience ekimenaren bidez. Gainera, txapelketa horretan probauko dabe lehenengoz Iñigo Kaltzakortak karbono eta aluminio zuntzez diseinatutako zestea, egurrez eta zumez eginiko xistera tradizionalen alternatiba lez sortua. Izan ere, desagertzear dagoz zesta tradizionalak, ez dagoalako lanbide horretan jarraitu gura dauen artisaurik. Fabrikazinoa errazagoa da eta zestaren kontserbazinoa errazagoa izango ei da, zesta barriak ohikoak baino gehiago irauten dauela esan deusku Jon Zabalak. Merkeagoa be izango dala azpimarratu dau Zabalak. “Gaur egun Euskal Herrian ohiko zesten sortzaile bi baino ez dodaz ezagutzen. Nik profesional moduan arazoak eukiten dodaz zestak topetako, beraz imaginau amateurrek dabezan arazoak” zehaztu dau Zabalak.
“Zesta barriak gure kirola salbauko dau” esan deusku Jon Zabala puntista markinarrak gaur Goizeko Izarretan irratsaioan. “Atzo zesta barria txapelketan jokatuko daben puntista batzukaz probau genduan eta oso gustora geratu ziran” gainerau eban Zabalak. Maiatzaren 26tik urriaren 26ra bitartean, Bullet Teams Series by Guuk txapelketea Euskal Herriko sei pilotalekutan jokatuko da (Bilbo, Biarritz, Iruñea, Gasteiz, Zumaia eta Markina).