Leargi Lea Ibarreko energia barriztagarrien komunidadea da

Leargik batzar irekiak egingo dauz hileon Lea Ibarreko bost herrietan informazinoa eskaintzeko

Jon Zarate: “Ikuspegi soziala daukan komunidade energetikoa da Leargi”

Leargi energia barriztagarrien komunidadea / Bizkaia Irratia

Leargi Lea Ibarreko (Amoroto, Aulesti, Gizaburuaga, Mendexa eta Munitibar) energia barriztagarrien komunidadea da. Lea Ibarreko herritarrek 2022ko urrian eratu eben kooperatibea. Ordutik proiektua garatzen ibili dira eta hileon, apirilaren 12an, batzar zabalak egingo dabez Lea Ibarreko bost herrietan Leargi komunidadea aurkezteko.

Jon Zarate Kontseilu Errektoreko kidearen esanetan, Leargi irabazi asmorik bako kooperatibea mistoa eta integrala da. Energia barriztagarrien komunidadeak, gaur egun, 96 bazkide daukaz. Eta Lea Ibarreko bost udalak proiektuaren laguntzaileak dira. Goiener kooperatibearen aholkularitzea be izan dabe.

Apirilaren 12ko hitzorduak

  • Amoroton, 18:00etan, Kultur Etxeko goiko aretoan.
  • Aulestin, 18:00etan, udaletxeko ekitaldi aretoan.
  • Gizaburuagan, 18:00etan, udaletxeko areto nagusian.
  • Mendexan, 18:30ean, udaletxeko ganbaran.
  • Munitibarren, 18:30ean, udal areto nagusian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular