"EH Bilduk euskal hiritarren jarrerea neurtzen jakin izan dau" zehaztu dau Garciak

Jonatan Garcia: "Hurrengo hauteskundeei begira Podemosek badauka zer pentsaua"

Jonatan Garcia: “EAJri hauteskunde honeetan abstentzinoak eta kudeaketak eragin deutse”

Jonatan Garcia / Bizkaia Irratia

Euskobarometro ikerketa taldeko kidea, politologoa eta EHUko irakasleak Jonatan Garciak hauteskundeen osteko baloraiznoa egin deusku. “Parte hartzearen beherakadak eta kudeaketak EAJren emoitzetan eragina euki dau eta orokorrean alderdi politikoek kontuan hartu beharko leukie” azaldu dau Jonatan Garciak. EAJk zentralidadea daukala gaineratu dau Garciak eta gehienakaz akorduak lortzeko aukerea be bai

EH Bilduk  estadu mailako politikan parte hartu izanak koalizinoaren emoitzetan onerako eragin dau Garciaren eretxian. Estaduan hori akaso ez dala ulertuko baina Euskadin hori saritu dala narbarmendu dau politologoak. “Esaterako EH Bilduk estaduan Etxebizitza Legean parte hartu izanak onurak eragin deutsoz, orain ikusi beharko da benetako ziklo aldaketa baten aurrean gagozan” azpimarratu dau  Garciak.

Elkarrekin Podemosengan hurrengo hautsekundeei begira gertatutakoaz hausnartu beharko dauela azaldu dau Garciak. PPren igoerea be azpimarratu dau eta Ezkerraldean eta Meatzaldean PSEk lortutako emoitza onak aitatu dauz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular