Zeliakoen proporzinoa ez da aldatu, jarraitzen dau % 1ekoa izaten

Glutenik gabeko produktuak, nutrizionalki ez dira izaten glutendunen baliokideak

Jonatan Miranda: “Jenteak uste dau glutenik bako dieta bat osasungarriagoa dala”

Jonatan Miranda (EHUko ikerlaria) / Bizkaia Irratia

EHUko ikerketa talde batek glutenik bako produktuen jarraipena egin dau bederatzi urtez, nutrizinoaren ikuspegitik bakotxak dauen balioa aztertzeko. Guztira  200 produktu zenbatu dabez. Produktuen kalidadeak hobeto egin dau denborarekin, baina produktu horreek ez dira iritsi glutena dabenen baliokidera.  Halan da be, jenteak uste dau glutenik bako dieta bat glutena dauena baino osasungarriagoa dala. Eta uste oker hori kaltegarria izan daiteke.

Zeliakoen proporzinoa ez da aldatu, jarraitzen dau % 1ekoa izaten, gitxi gora behera. Baina, batetik, populazinoa handitu da, eta beste alde batetik, glutenarekiko sentikortasunak azaldu dira. Azken  talde hori kontuan hartuta, arazoak populazinoaren % 10i eragiten deutso. Horrenbestez, produktu gehiago garatu dira, eta horrek ahalbidetu dau industriak gehiago ikertzea eta beste osogai batzuk kontuan hartzea. Nolabait, gizartearen eta ikerketa-taldeen bultzada horrek bilakaera bat eragin dau industrian. Hobekuntza nabarmena izan da. Honen inguruan berba egiteko, Jonatan Mirandagaz (EHU) egon gara, Goizeko Izarretan. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular