Herriz Herri saioa Dimara etorri da. Herriko erdigunean, Ugarana auzoan dago udaletxea, eleizea.. Eta inguru honetan bizi dira Dimako biztanle gehienak. Beste auzo batzuk dira Arostegieta, Artaun, Baltzola, Bargondia, Bikarregi, Indusi, Lamindao, Oba, Olazabal eta Ziarrusta. Herriko alkateagaz egin dogu berba Dimako egoerea, proiektuak eta erronkak ezagutzeko. Hainbat proiektu daukiez 2024. urteari begira, besteak beste, irisgarritasuna hobetu, ingurumena, euskerea, auzoak eta euren bizitza hobetzeko diru sarrerak…
Euskerearen arloan, Jose Mari Atutxa alkateak esan deusku erronken artean Dima arnasgune herri izatera bueltetea dagoala. Hainbat urtez izan dira arnasgune baina erabilerea jaitsi da, eta aurton ez dira arnasgune herrien zerrendan sartu.