45 urte daroaz Jose Ramonek idi probei lotuta

Nahiz eta idi probek gero eta pisu gitxiago izan, Gatikako gazteek kirolagaz jarraitzeko lekukoa hartu dabe

Jose Ramon Bilbao: “Gorputzak nahikoa dala esan arte, idi probetan jarraituko dot”

Gatikara egindako osteran, Jose Ramon Bilbaogaz egoteko aukera izan genduan. Urte asko daroaz Euskal Herri osoan zehar idi probak antolatzen, eta kirolaren inguruan egin dogu beragaz berba. Euskal Herrian idi probak antolatzen urte gehien daroenak dira Gatikakoak. Bi urtez bakarrik geratu dira idi probak antolatu barik. Gazte gitxi dabilela adierazo dau, eta apustuek emoten eben saltsa hori be asko jaitsi dala. Gazteek hartu behar dabela bidea eta Gatikako idi probak ez galtzeko lanean jardungo dabela nabarmendu dau Jose Ramon Bilbaok.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00