"Futbola doakoa izatea eta euskerazko esparru bat sortzea dira Ortuellako Jentea taldeko ardatzak"

Ortuellako Jentea futbol taldeko presidenteagaz amaitu dogu Ortuellako Herriz Herri saioa

Joseba Pérez: “Jenteak ez dauka 200-300€ euren seme-alabek futbolean jokatu dagien”

Joseba Pérez, Ortuellako Jentea taldeko presidentea / Bizkaia Irratia

Ortuellako Jentea futbol talde berezia dala esan geinke. Talde balioak lantzea, kirola egitea, lagun asko izatea, kontzientzia soziala lortzea, eta futbola be herrikoia eta guztiontzat dala ikastea dira talde honen ardatzak.

Joseba Perez presidenteak azaldu deuskunez, Ortuellako Jentea 1999.urtean sortu zan. Datorren urtean beteko dabez 25 urte beraz. Gaur egun 11 talde daukiez: 3 talde nagusi -bat emakumeena-, beteranoena eta 7 eskola kirolean. Ehun bat neska-mutilek entrenetan dabe Otxartaga Berri futbol zelaian.

Ortuellako Jentea taldearen filosofia dala-eta, Ortuellako auzokideek bakarrik jokatzen dabe taldean. Horrezaz gain, futbolaren doakotasuna, eskolatik kanpo euskarazko esparru bat sortzea, eta futbola guztiontzat izatea dira Ortuellako Jentea taldearen ardatzak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular