Legenarraren Aurkako Munduko Eguna ospatzen da urtarrilaren 26an. Horren harira, Juan del Arco geure botikariagaz egin dogu berba. Izan be, oindino existitzen da legenarra. Momentu honetan, pobreziagaz lotutako gaixotasuna da, pertsona asko pilatuta dagozan lekuetan emoten diralako kasu gehienak.
Legenarra gaixotasun kutsakorra da. Halanda be, esan beharra dago, askoz kutsakorragoak diran beste gaixotasun batzuk dagozala, tuberkulosia esaterako. Beraz, kontaktu estua gertatzen danean soilik agertzen dira kasu barriak. Dana dala, historian zehar, oso laidoztatuak izan dira legendunak. Garai batzuetan, esaterako, legenarduentzat ospitaleak egon izan dira.
Kasu gitxi Euskal Herrian
Euskal Herrian oso noizean behin agertzen da kasuren bat. Izan be, kanpotik etorten dan gaixotasuna da legenarra. Ganera, dagoeneko tratamendua existitzen da gaixotasunari aurre egiteko. Lehen dosia hartu eta gero, gaixoak ez dau gaixotasuna transmititzen. Beraz, herrialde guztien borondateagaz posible litzateke legenarragaz amaitzea.