Obesidadeak gora egiten jarraitzen dau

Osasun Inkesta Nazionalaren emaitzak jakitera emon dira asteon

Juan del Arco: “Dieta osasungarria eta hurbila izan behar da”

Juan del Arco geure botikariagaz egin dogu berba asteon Aupa Bizkaia irratsaioko Farmazia tartean martitzenean argitaratu dan Osasun Inkesta Nazionalaren ganean. Orain dala egun batzuk jakitera emon ziran datuek erakusten daben moduan elikadura osasungarriak berebiziko garrantzia dauka.

Obesidadeak gora egiten jarraitzen dau eta horrek bizi-itxaropena nabarmen jaisten dau. Beraz, esan bezala, dieta osasungarri eta hurbil batek inoiz baino garrantzia gehiago dauka. Bestalde, digestio aparatuaren nondik norakoetan be zentratu da Del Arco oraingo berbaldian.

Tabakoa

Tabakorik gabeko Munduko Eguna be da maiatzeko azken eguna.Horren harira, tabakoaren esparruan Osasun Inkesta Nazionalean jasotako datuak zeintzuk diran plazaratu deusku Del Arcok. Pandemiatik erretzaileen kopuruak nabarmen egin dau behera, baina oindino datuak hobetu ahal diralakoan dago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00