Osakidetzak gripearen kontra martxan jarritako txertaketa kanpainearen inguruan egin dogu berba Bizkaiko Farmazilarien Alkargoko zuzendari teknikoagaz

Mundu guztiak gripearen kontrako txertoa hartu beharko leuke Juan del Arco botikariaren eretxian

Juan del Arco: “Gripea ez da gaixotasun arin bat”

Osakidetza hasi da arrisku taldeei gripearen eta COVID-19aren kontrako txertoa jartzen. 60 urtetik gorako pertsonek, gaixotasun kronikoren bat (diabetesa, kardiopatiak…) daukienek, haurdun dagozan emakumeak, 6 hilabete eta 5 urte arteko haurrek, eta osasun arloko eta eremu soziosanitarioko profesionalek hitzordua eskatu leikie. Gripearen kasuan, Osakidetzak txertoaren 755.600 dosi hartu dauz, eta aurten, bigarren urtez segiduan, 6 hilabete eta 5 urte arteko haurrak eta arriskuan dagozan 5 urtetik gorakoak immunizauko dabez.

Astero lez Juan del Arco farmazilariak egin dogu berba Farmazia tartean. Bizkaiko Farmazilarien alkargoko zuzendari teknikoak gogoratu deuskunez, azken urteetan bakunazinoak gorantz egin dauan arren, hondino arrisku populazinoaren %3oak ez dau txertoa hartzen. Mundu guztiak hartu leike gripearen kontrako txertoa, eta Juan del Arcok azpimarratu dauanez, garrantzitsua da danok txertatzea, “txertoa hartzea ez da bakarrik gure burua babestea, baizik eta pertsona ahulenakaz solidarioa izatea, ze gripea ez da gaixotasun arin bat “.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00