Zapatuetako Farmazia tartea Juan del Arcogaz

Aste honetan iktusaren ezaugarriei eta prebentzinoari buruz berba egin dogu Farmazia tartean

Juan del Arco: “Kalkuluen arabera sei pertsonatik batek iktus bat izango dau bere bizitzan zehar”

Zapaturo lez Farmazia tartea euki dogu Aupa Bizkaia! irratsaioan Juan del Arco farmazialariagaz. Aste honetan iktusaren prebentzinoari buruz berba egin dogu. Hipertentsioa, hiperkolesterolemia eta diabetesa kontrolatzea, obesidadea eta sedentarismoa saihestea zelako garrantzia daukan nabarmendu dau Juan del Arcok.

Iktusa prebenitzeko tratamenduekiko eta dietarekiko atxikimenduaren eta ariketaren onurak azpimarratu doguz baina baita be arrisku-faktoreak tratatzeko erabilten diran sendagaiez gan iktusa prebenitzeko tratamendu espezifikoak gogoratu dauz Juan del Arcok, antiagregatzaileak eta antikoagulatzaileak, besteak beste.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00