Sailburuak unibertsidade sistemaren kalidadea aldarrikatu dau

Nobedadeak ekarriko dituan unibertsidade lege barria egiten dabilz

Juan Ignacio Perez Iglesias: “Denpora luzean aurrekontuetan izan ez doguzan igoereak eukiko doguz aurton hirugarrenez”

Juan Ignacio Perez Iglesias, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburua / Bizkaia Irratia

Ikasturte hasiera honetan unibertsidadera jo dogu gaur, besteak beste arlo horretako gaiak jorratzeko. Horretarako, Juan Ignacio Perez Iglesias Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuagaz egin dogu berba Goizeko Izarretan irratsaioan. Pasa dan ikasturtean EHUko aurrekontuen auzia eta errektoreagaz izandako ikamikak aitatu genduzan. Laster aurkeztu behar dira aurrekontuak barriro: “EHUko errektorearen eskaera batzuk kontuan hartuko doguz. Dana dala, geure lehen aurrekontu bietan denpora luzean izan ez doguzan igoereak euki doguz, eta aurton horrela izango da hirugarrenez“.

EUNEIZen ikasturte hasieran egon zan Perez Iglesias atzo. Unibertsidade sistemaren kalidadea aldarrikatu eban, zentroen eta erakundeen konpromisoa eskatzeaz gain. Unibertsidade sistemaren kalidadea aitatzen dauanean, sistemak dituan hiru zereginak gogoan ditu: “Hiru eginbehar daukaguz: ikasleak ondo prestatzea, ikerketa ona egitea eta ezagutzaren proiektuak gizarteari transferitzea”. Bitartean, unibertsidade lege barria egiten dabilz. Horren harira, ekarriko dituan nobedadeak azaldu deuskuz sailburuak: “Unibertsidade eta ikerketa munduak oso lehiakorrak dira, eta horrek arazoak sortzen ditu. Karrera akademiko estandarra proposatzen dogu”.

Adimen artifiziala

Barrikuntzaren arloan, barrikuntzarako itsasargiak edo arlo nagusiak zehaztuta daukez. Horreetariko bat adimen artifiziala da, jakina. Aspaldion zeresana emoten dabil. Arrisku handien barri entzuten gabilz eta lehia bizia be badaukagu Ameriketako Estatu Batuen eta Txinaren artean. Perez Iglesiasek adimen artifizialaren ganean hausnartu dau geure mikrofonoetan: “Adimen artifizialaren inguruan hype handia egon da, onerako eta txarrerako. Promesa potoloak egin dira, baina inbertidu dabenek ikusi dabe, beharbada, negozioa ez dala hain emonkorra izango”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00