Deustuko Unibersidadeko 15 mila ikasleei begirako erronka barriak iragarri dauz Etxeberria errektoreak

Juan Jose Etxeberria Deusto Unibersidadeko errektore barria atzotik

J.J. Etxeberria (Deusto): “Osasuna eta zaintza gradu barriak aurreikusten gabilz”

Juan Jose Etxeberria Deustuko Unibertsitateko Errektore barria / Bizkaia Irratia

Juan José Etxeberria Errektore barriak, Zuzenbide Fakultateko irakasle titular eta orain arte Unibertsitateko Elkarteko eta 2030 Agendako errektoreordea izan danak, José María Guibert Ucínen tokia hartu dau. Guibertek hirugarren eta azken agintaldia amaitu dau, eta Boston Collegeko “Gasson Chair” beteko dau 2023-2024 ikasturtean.

Biografia

Juan Jose Etxeberria Azpeitian, jaio zan 1966an, 1984an sartu zan Jesusen Lagundian eta 1995ean abade egin zan. Deustuko Unibertsitatean eta Parisko Institutu Katolikoan prestatu zan lehenengo, eta Zuzenbide Kanonikoan doktoratu zan Erromako Unibertsitate Gregorianoan. Jarduera akademikoarekin batera, jesuita gazteen prestakuntzaz eta hainbat jarduera pastoralez arduratu da, bereziki bidelagun egite pertsonalarekin eta ignaziotar espiritualtasunarekin lotutakoekin. Parisen, Erroman eta Bilbon hainbat gizarte-proiektutan boluntario ibili zan. Bost hizkuntza menperatzen dauz: euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa eta italiera.

Gradu barriak

“Talde oso ona daukagu une honetan DUn  eta talde konprometituagaz lan egitea itxaropentsua da niretzat” azaldu deusku gaur Etxeberriak Bizkaia Irratian. Graduak finkatuta dagozala azpimarratu dau errektore barriak baina datozan aldaketen inguruan esan deusku formakuntza modu barriak behar dirala. “Osasunaren eta zaintzaren arloetan gradu barriak landuko doguz, horreetan pentsetan gabilz” azaldu deusku Etxeberriak. Teologia, filosofia edo turismo graduak mantenduko dabezala berretsi dau errektore barriak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular