2024an jantoki sozialetara gerturatuko dirnaen kopurua haziko dala dino Aburto alkateak

"Tiboli kalean ez dogu errairik kenduko, eskolako gurasoakaz berbaz jarraituo dogu" esan dau Bilboko alkateak

Juan Mari Aburto: “Bilbobuseko enpreseagaz kontratua bertan behera izteko prest gagoz, greba amaitzen bada””

Juan Mari Aburto / Bizkaia Irratia

Bilboko alkatearen berbetan langileen lan gatazkea konpontzeko borondatea ezinbestekoa da. Enpresagaz sinatuta daben kontratua, udalak ezin dauela aldatu hori be jakinarazo deusku Aburtok. Baina Bilboko udala kontratua bertan beherz izteko prest dagoala langileek huelgea albo batera izten badabe. Gogoratu 10 greba eta mobilizazino egun deitu ebezala hiztzarmen barri baten alde. Bi greba egin dabez dagoeneko, azaroaren 2an eta 6an.

Tiboli eskola

Tiboli eskolan sortutako arazoari konponbidea emoteko batzarra dabe gaur gurasoen alkarteko kideek eta Bilboko udaleko ordezkariek. “Eskolak ate bi daukaz eta Uriortu kalekoan aldaketea egin gendun orian dala urte batzuk, espaloia handitu genduan” azaldu dau alkateak. Tiboli kalekoan errairik kenduko ez dabela eta kale hori trafikoarentzat estrategikoa dala zehaztu dau.

Euskeraren aurkako epaiak

Zapatuko manifestazinoan 70 mila pertsonek parte hartu eben. Manifestazinoan egon zala esan deusku Aburtok eta aurrerantzean erakundeen eta arlderdi politikoen arteko adostasun barriak behar dirala nabarmendu dau. “Euskeraren normalizazino legean, orain dala hamarkada batzuk egondako gehiengoaren adostasuna behar da oraingoari aurre egiteko. Borondate desbardinak batu behar dira euskerearen etorkizuna indartzeko” azaldu dau Aburtok.

Emisino gitxiko gunearii, TAO zerbitzuari, auzoei eta zugatzei buruz be luzea eta zabal berba egin dogu Bilboko alkateagaz “Goizeko Izarretan” saioan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular