Juan Mari Uriarte gotzain emeritua gogoratzen

Andoni Gerrikaetxebarria abadea eta Miren Josune Ariztondo irakaslea eta politikariagaz egin dogu berba

Juan Mari Uriarte / BIZKELIZA

Juan Mari Uriarte gotzain emeritua hil da. Iktusa jasan eta gero, joan dan domekan ingresau eben Basurtuko Zainketa Intentsiboetako Unidadean. Bilbon zendu da 90 urte ebezala. Gizon konprometitua izan zan euskereagaz, kultureagaz, heziketeagaz eta komunikabideakaz. Labayru Institutua, gaur Labayru Fundazinoa dana sustatu eban. Herri Irratiaren alde egin eban, Bizkaia irratiaren sorrerea ahalbideratu eban eta Eleizbarrutiko Ikastetxeen barrikuntza sakona bultzatu eban.

Aupa Bizkaia saioan Andoni Gerrikaetxebarria izan dogu, abade eta Juan Mari Uriarteren lehengusua. Estimu handiz gogoratu dau, bere bizitza errepasatu dau eta fedean oinarritutako ibilbideaz berba egin deusku. Bestalde, Miren Josune Ariztondok be Juan Mari Uriarte gogoratu gura izan dau Bizkaia Irratiko mikrofonoetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude