Fruizko semea, Bilboko gotzain laguntzaile eta Zamora eta Donostiako gotzain

ETAren garai gogorrak bizi izan zituan gotzain laguntzaile eta gotzain zala

Juan Mari Uriarte gotzain emeritua hil da

Juan Mari Uriarte Fruizen jaio zan 1933an eta estimatu eukan bere herria. Egotaldiak egiten zituan bertan ahal ebanean, batez be, uda partea eta arrebea bizi ebanean. Zamorako eta Donostiako gotzain izandakoak Bilboko seminarioan ikasi eban. Abadetu zan eguna ondo gogoan eukan beragaz egon ginanean, egun pozgarria baina oso nasai pasau ebana. 1976an Bilboko gotzain laguntzaile izentau eben eta hamabost urtez jardun eben zeregin horertan. Holako kargu baten egoteko urte larregitxo, bere esanetan. Handik Zamorarako bidea hartu eban, 1991an bertako gotzain izentau ebelako. Zamorako jenteagaz oso hartuemon ona egin eban eta batzuekin gaur egunera arte be euki dau harremana. Garai haretan ETAren eta Espainiako gobernuaren arteko bitartekaritza lana be egin eban. Garai gogorrak ziran, ETAk jente asko hilten eban eta egoera gogorrak bizi zituen egunero. Giro horretan egin eben Donostiako gotzain 2000. urtean. Berak esandakoak ez zituen danak gustura hartzen, beti ETAren biktimen ondoan agertu arren, ETAreko presoen egoerea be salatzen ebalako. Baina bera beti agertu zan indarkeriaren aurka. 2009ra arte izan zan Donostiako gotzain. Jose Ignacio Munilla izan zan bere ondorengoa. Behin erretiroa hartu eta gero eta ez zan egon geldi Juan Mari Uriarte. Lehenengo hamar urteetan batera eta bestera ibili zan gelditu barik eta azken urteetan jentea hartzen eta liburuak idazten.

2023ko maiatzean egon ginaz beragaz berbetan, 90 urte beteko zituala eta berari egiteko ziran omenaldiaren aurretxoan. Berak esandakoak entzuteko aukerea daukazue grabazino honetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular