Rubiales kasuak eragindakoari buruzko gogoeta egin dau Jule Goikoetxeak

"Luis Rubiales asko dagoz" azaldu dau filosofian doktorea dan EHUko irakasleak

Jule Goikoetxea: “Mosuaz harago patriarkatuaren egiturea geratu da agerian”

EHUko Zientzia Politikoetako irakaslea eta Filosofian doktorea / Jule Goikoetxea

Jule Goikoetxearen esanetan, Luis Rubialesen auzian, Jennifer Hermosori emondako musuaz harago patriarkatuaren egiturea geratu da agerian. Filosofian doktorea eta EHUko zientzia politikoetako irakaslea da Jule Goikoetxea baita Lisipe bildumaren editorea be. Goizeko Izarretan irratsaioan egin dogu beragaz berba Luis Rubialesen auziaz. Azaldu deuskunez, menderakuntza zehatz baten egiturea geratu da agerian geratu dana.

Gizonezko futbolari askoren isiltasunaz itaundu deutsagu Goikoetxeari. Berak dino, isiltasun horrek ahalbidetzen dauala gertatutakoa. Gure egunerokoan Rubiales asko dago bere esanetan. Klaseak ganera, egitura boteretsua emoten dauala ikusi da kasu honetan.

“Futbolean gertatzen dana, gizartearen isla da” azaldu dau Goikoetxeak. Irakasleak oso garrantzitsutzat jo dau, guzti hau aldatzeko pausuak emoten hasita dagozala. “Aldaketea, gertatzen ari da” zehaztu dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular