Julen Agirrezabala ateizainak Ahtletic maila onean ikusten dau aurton, eta maila horri eutsi ezkero finala irabazi eta kopea Bilbora ekarri leikiela uste dau. Baina ez lanik egin barik, Mallorka arerio latza dala dino, Reala eta Girona kanporatuta. Talde on eta fisikoa eta gauzak ondo landutakoa da Mallorka, Agirrezabalaren eritxian. Berak nahiago izango leuke partidua lehenengo 90 minutuetan erabagitea, penaltietan barik.