Axpek bere bi zaletasunak lotu dauz: furgonetea eta umorea

Julen Axpek bere furgonetako bizipenetan oinarrituta bakarrizketak eskaintzen dauz

Julen Axpe, Bizkaiko furgonologo barria

Julen Axpe bere furgonetan / Atrápalo webgunea

Julen Axpek , bere furgonetan bidaiatzen dau, monologoak eskaintzen dauazan bitartean. Osabaren furgoneta, 17 urte dauzana, bere etxe bihurtu ondoren, Axpe bertan bizi eta bidaiatzen dabil orain 4 urtetik. Bitartean, herririk herrik doa bere bizipenetan oinarritutako haimaka istorio dibertigarri kontetan.

Bartzelonan interpretazinoa ikasten ebilenean ezagutu eban bakarrizketen mundua eta antzeztea baino gehiago gustau jakon.  Mundu horretan apurka-apurka sartu zan eta bere bi zaletasunak batzea otu jakon: furgoneta eta umorea. Han sortu eban bere lehen ikuskizuna, Bartzelonan. Idatzi eta azkenean antzokira eroan eban.   Orain, bere erakusleihorik onena sare sozialak dira. Hortik ikusten dau jenteak eta kontratazinoak aurkitzen dauz. 

Joan dan barikuan Bilbon eskaini eban emonaldia, Campos Antzokian, eta udan telebistan ikusi ahal izango dogu.  “Aupa hor” ikuskizuna benetakotasunetik, benetako istorioetatik eta eguneroko bizipenetatik sortu da, eta persona arruntak konpartiduteko prest dagoz. Uda honetan helduko da ETBko pantaila txikira. Gainera, laster  Arrasaten edo Madrilen be egongo da emonaldi gehiago eskaintzen.  Gaur Goizeko Izarretan izan dogu eta bere bizitzagaz zelan antolatzen dan kontatu deusku. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00