Bizkaiko sukaldari onenek Valentziako kaltetuei begirako afari solidarioa sukaldatuko dabe

"Gailu barriak 10 segundotan okelea edo kalabazina sukaldatzen dauz" esan deusku Garena jatetxeko chef-ak

Julen Baz: “Sukaldaritzearen etorkizuna irauli leiken makina barri bat sortu dogu”

Julen Baaz sukaldaria / Guía Repsol

Sukaldaritzea irauile leiken makina edo gailu bat sortu dabe Eneko Axpe fisikariak, Julen Baz sukaldariak eta Jon Sola elektronikan aditua danak. Berez 10 segundutan, 90 gradutan, haragi edo okela kilo bat sukaldatu leiken gailua da. “Behin elikagaia sukaldatuta zapore barri bat sortzen da, elikagaia barruan mamintsuago mantentzen da” azaldu deusku Julen Baz Dimako Garena jatetxeko chef-ak.

Makina barria Donostiako Gastronomika topaketara eroan eben eta hantxe egozan sukaldariak txundituta lotu ziran. “Momentuz guk egindako prototipoa dekogu. Hamar makina barri eskatu doguz, hainbat jatetxetatik eskatu deuskuez, beraz zozketa bat egin beharko dogu” azaldu deusku Michelin Izar bat daukan sukaldari bizkaitarrak.

Bestalde, Valentzian kaltetutakoei laguntzeko abenduaren 13an afari solidarioa egingo dabe Larrabetzun, Eneko Atxaren jatetxean. Michelin izarren bat daukien sukaldariek egin dabe bat ekimen honegaz. Sukaldari horreetako bat, Dimako Garena jatetxeko Julen Baz da eta ekimenaren barri zelan izan eban azaldu deusku goizean Bazek. Bizkaiko afari solidarioa Eneko Atxaren jatetxean izango da, afariak 500 euroko prezioa izango dau eta batzen dan diru guztia zuzenean Valentzian kaltetutakoentzat izango da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00