Boiseko ikastolarentzako be hitzordu seinaladua da Jaialdi 2025

Boiseko ikastolaren lana beharrezkoa da etorkizuneko euskaldunak sortzeko eta haria ez eteteko

Julen Konde: “Euskal Herriagaz familia loturarik ez dekon ikasleak be badekoguz”

Boiseko Jaialdi 2025 ospatzen dabiltzan honetan, behar-beharrezkoa da komunidade euskaldun indartsu bat etorkizunean be posible izateko ume txikerrenei euskera eta euskal kultura erakutsi eta helarazotea. Horretarako Boiseko ikastolaren papera nabarmentzekoa da, eta urteak daroez umeei euskerazko irakaskuntza eskaintzen. Bertako irakaslea dan Julen Kondegaz egoteko aukera izan dogu.
Mungiakoa da jaiotzez eta izatez. Bazkari batean konbentzidu ebezan Boisera joateko irakasle lez, eta alaba jaio jakenean, animau ziran Boisera lanera joatera. Egiten dabezan proiektu eta gauza guztiak euskereari eta Euskal Herriari lotuta dagoz, nahiz eta zaila dan umeak ez diralako inguru euskaldun baten bizi.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00