Willis Drummond taldeak 'Hala ere' (Tabula Rasa) diskoa kaleratu dau

Baionako taldearen estudioko zazpigarren albuma da

Jurgi Ekiza (Willis Drummond): “Disko barria modernoa eta garaikidea da, soinuagatik eta letrengatik”

Aldaketa batzukaz dator Willis Drummond taldea. Laukote moduan dator bandea eta 9 abestiz osotutako disko barria be badakar Iparraldeko taldeak: ‘Hala ere’. Vicent Bestaven musikaria pandemia ostean batu jaken gira akustikorako eta elektrikora bueltatzean, eurekaz jarraitu eta disko barrian be parte hartu dau. Jurgi Ekiza taldekidearen esanetan, oso modu naturalean etorri da hirukote izatetik laukotera izaterako aldaketea.

9 abesti elektrikoz osotutako lana da ‘ Hala ere’, Willis Drummond taldearen ibilbideko zazpigarrena. Betiko rock doinuei, oraingoan, beste barri batzuk gehitu deutsez: grunge, rock & rolla, Australiako soinua edota indie rock-a. Baionako Shorebreaker estudioan grabau, ekoiztu eta nahastu dabe Johannes Buffegaz. Diskoa zuzenean grabau dabe eta Ekizak nabarmendu dauanez, produkzinoa nahiko gordina izan da.

Lehenengo kontzertua Bilboko Kafe Antzokian eskaini dabe. Gaur (abenduak 2) Miarritzeko Atabalen joko dabe, Iparraldeko Lurmi eta Orbel taldeakaz batera. Eta hurrengo asteetan Durangoko Azokan, Donostian, Azpeitian, Zaragozan, Logroñon edota Madrilen izango dira zuzenean joten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude