
Afrikaren Munduko Eguna maiatzaren 25ean ospatuko da. Afrikar kontinenteko herrialdeek daukiezan beharrak ezagutzera emoteko izentau zan Afrika Eguna mundu mailan. Egun honen harira, Bilbon, eguenetik domekara ekitaldiak antolatu dira.
Euskal Herriko Afrikaren Batasunaren aldeko alkarteek aurten justizia eskatuko dabe. 15 bat talde dagoz batuta Euskal Herrian eta euretako bat Mundukide da. Egunaren bezperatan, Jesus Urrutia kideagaz berba egin dogu. Mozambiken orain 20 urte hasitako nekazal programaren xehetasunak be kontatu deuskuz, Afrikaren Egunari lotuta.