Euskadin ikasleen %53 ikastetxe publikoetan matrikulauta dago eta %47 itunpekoetan

"50 eskola publiko dagoz sukaldea eukiteko zain, prozesua oso motel dabil" esan dau EHIGEko buruak

Lurdes Imaz: “Eskola publikoak Bilbon eta Barakaldon laguntza handiagoa behar dau”

Lurdes Imaz (EHIGEko burua) / Bizkaia Irratia

Haur Hezkuntza, Lehen Hezkunzta eta DBHko matrikulen prozesua ez da amaitu oraindik, barikuan onartutakoen behin betiko zerrendak argitaratuko dabez. Hezkuntza sailak ezarritako neurriek eskola publikoari zelan eragingo deutsen ez dakie oraindik. Prozesuan gardentasunik ez dagoala esan deusku Lourdes Imazek, Euskal Herriko eskola publikoko gurasoen alkarteko koordinatzaileak.  Imazen berbetan Bizkaian, eskola publikoak batez be laguntza urigune handietan behar dau, Bilbon eta Barakaldon bereziki. Kostaldean, Ondarroan edo Lekeition eskola publikoaren egoerea hobeagoa dala esan deusku. Lurdes Imaz EHIGEko burua euki dogu gaur Goizeko Izarretan saioan.

Segregazinoari aurre egiteko plana joan dan ikasturtean ipini eban martxan Hezkuntza Sailak. Oraindik ezin dabe balorazinorik egin, plan horren eraginaren inguruan, datuak falta jakezalako, baina susmoa daukie aldaketa handirik ez dala egon. “Segregazinoaren aurkako planak itunpeko zentro batzuk modu artifizialean mantendu dauz” salatu dau Lurdes Imazek.

“Hauteskunde kanpainan hezkuntzari buruz ez da berba egin eta hori kezkagarria da” asaltu dau EHIGEko buruak. “Klaseak hasi aurretik dagozan zaintza orduak guraso alkarteek ordaintzen dabez, kontziliazinorako zerbitzu hori adminsitrazinoak ordaindu beharko leuke” aldarrikatu dau.  Familiek eta umeek Euskera Lege barri bat behar daben galdetuta Imazek dino eskola publikoan D eredua indartzea ezinbestekoa dala. “Horrek esan nahi dau euskeraz gitxi dakienei txiki-txikitatik euskalduntzerako behar besteko baliabideak emon behar jakezala. Euskera maila egoki bat bermatu behar da” aiatatu dau Imazek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular