Nestor Basterretxea eta Jon Irazabal gogoan besteak beste ale honetan

Durangaldeko historia eta ikerketa aldizkaria

Kalean da Astola urtekariaren 18. edizinoa

Astola aldizkariaren 18. alearen egileak / Bizkaia Irratia

Astola urtekariaren 18. Alea kaleratu dau Gerediaga alkarteak Durangaldeko historia eta ikerketa aldizkaria da Astola. Gerediaga alkartetik Izaskun Ellakuriagak gogoratu deusku Durangaldean egiten diran ikerketak era erakargarriak eskaintzea dala helburua.

Edukia

18. alean, Nestor Basterretxea da protagonistetariko bat. Bermeoko artistea jaio zala 100 urte bete dira aurten. Astola urtekarian Durangaldeagaz izandako lotura desbardinak gogoratu dabez. Joan dan abuztuan hil zan Jon Irazabal be gogoan daukie, Gerediagako lankidea, Durangoko Azokako zuzendari izandakoa eta Astola aldizkariaren sortzailea. Ale honetan Jose Luis Lizundiari egiten deutse alkarrizketea eta Irazabal da alkarrizketaren egileetariko bat. Danetara bederatzi erreportaje-ikerketa agertzen dira 18. Astola aldizkarian. Tartean, Elorriotik barriztatzen ari diran Euskal Museora eroango dan troza baten barri emoten dabe. Garia gordetako kutxa erraldoi bat hain zuzen. Erreportajeakaz batera, albisteak be badatoz eta Durangaldean bizi diran kulturzaleen leku kuttunak ezagutzeko aukerea eskaintzen da. Nabarmentzekoa, bat izan ezik artikulu edo ikerketa-egile guztiak Durangaldekoak direla Astola urtekariaren ale honetan. Ellakuriagak esan deuskunez pozik dagoz Gerediagan datu honegaz. Astola aldizkaria ohiko lekuetan eskuratu daiteke edo bestela Durangoko Azokan Gerediagaren stand-ean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00