2020. urtean kaleratu zan lehen atala

EHUko Laida ikerketa taldeak argitaratu dau

Kalean da “Egungo Euskal Literatura eta Futbola II” liburua

Lanaren egileak aurkezpen egunean / Euskal Herriko Unibertsidadea

EHUko Laida ikerketa taldeak “Egungo euskal literatura eta futbola II” liburua argitaratu dau.
2020. urtekoa da lan honen lehenengo alea eta aurreko astetik dago liburudendatan bigarrena. Futbolak literaturan daukan eragina edo presentzia ikertu dabe lagun askok. Jon Kortazarrek esate baterako, ipuingintza aztertu dau, David Garcia Camesek Iribarren mitologizazino prozezua, Karla Fernandez Gamboak eta Xabier Etxanizek haur eta gazte literaturan futbolak daukan presentzia ikertu dabe, genero kritikaren bideak erabiliz maskulinidade barriak aztertu dauz futbolaren ganeko komikietan Jose Antonio Morlesin Melladok, Mari Mar Boillosek literatura eta futbola zikloa ikertu dau eta Miren Billelabeitiak futbol jokalariek zer, zergatik eta nola irakurtzen daben aztertu dau.

Hiru zati daukaz lanak

Lanak, hiru zati daukaz, ikerketarena, irakurketarena eta sorkuntzarena. Azken honetan, Miren Billelabeitiak esan deusku, Almudena Grandes edo Harkaitz Canoren lanak dagozala. Atal honeri garrantzi berezia emon gura izan deutse bigarren lan honetan.

Billelabeitia futbolariakaz

Miren Billelabeitiak, esan dogunez, futbolariek zer irakurtzen daben aztertu dau. Lanagaz disfrutau egin dauala esan deusku. Guztiei emon eutsen formulario bat. Batzuk aurrez aurre erantzun deutse, beste batzuk emailez eta badira watsapez erantzun deutsienak be.  Futbolariek danetarik irakurtzen dabe bere esanetan. “Egungo euskal literatura eta futbola II” liburuaren aurkezpenean, Eneko Boveda jokalari ohi eta Athletic-eko begiztatzaileak hartu eban parte. Bere erantzunak jaso dauz Billelabeitiak beste askoren artean.
EHUko Laida ikerketa taldea aztertzen dabil orain, honako lan hau gaztelaniara itzultzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00