
Labayru Fundazioak 1982. urtean jarri eban martxan Idatz & Mintz literatur aldizkaria, eta ordutik euskarazko sorkuntza eta literaturea lantzen segiduten dau.
Igone Etxebarria Labayru Fundazioko zuzendariak azaldu dauanez, hasieratik euskal idazle barriei bidea emotea izan da helburu nagusietako bat, literatureagaz batera, artea, erakusketak eta bestelako kultur edukiak be landuz. Halanda be, denboreagaz, literaturara bideratzea erabagi eben, eta gaur egun, idatzizko eta ahozko literatura buztartzen dabezan edukiak argitaratzen dabez. Azken zenbaki honetan hainbat kolaboratzaileren lanak jaso dabez. Miren Agur Meabe, Lourdes Unzueta, Iratxe Ormaza eta Luigi Alselmiren sorkuntza literarioak, eta Xabier Boveda eta Jabier Kaltzakortaren ekarpenak argitaratu dabez.
Urtero Idatz & Mintz aldizkariaren ale bi argitaratzen dabez. Igone Etxebarriak adierazo dauanez, gehienbat harpidedunen bitartez zabaltzen dabe, baina Labayru Fundazioaren webgunean be eskuragarri dago. Harpidetza egin ezkero, zenbakiak etxera bidaltzen deutse harpidedunei.