EHUko Arte Ederren Fakultateko Arte, Ikerketa eta Feminismoa ikerketa-taldeak Kanona desmuntatzen: Metodologia feministak eta genealogia kritikoak arte garaikidean jardunaldiak egingo ditu gaurtik, apirilaren 23tik, maiatzaren 12ra bitartean Bilbon. Egitasmoak Rekalde Aretoan izango dira. Izaskun Alonso EHUko Arte Ederren Fakultateko Margolaritza saileko irakasleak esan deuskunez, topaketa honen helburua artearen historia zelan eregiten dan hausnartzea da. Jardunaldiek ikuspegi feministak txertatzeko beharra planteatzen dabe, kontakizun inklusiboagoak eregiteko.
Gaur egun, Arte Ederren Fakultateko Arte graduko ikasleen %70 baino gehiago emakumeak dira. Halanda be, ikusgarritasun eta autortza artistikoko espazioetan daben presentzia ez da %20ra iristen, eta horrek sektoreko desbardintasuna agerian uzten dau. Jardunaldiak lau saiotan egingo dira. Esaterako, gaur Sofia Alberto eta Jorge Rubio izango dira Alonsogaz batera. Gainerako saioak apirilaren 30ean eta maiatzaren 5ean eta 12an izango dira.
