Kanpaiak herritarrei gertakizun garrantzitsuak jakin eragiteko komunikazino sistema garrantzitsua izan dira

Anton Mari Aldekoa-Otalorak 30 urte inguru daroaz Iurretako kanpaiak eskuz joten

Kanpaiak eskuz jotea Gizateriaren Kultura Ondare Inmaterial autortu dau Unescok

Kanpaiek gure gizartean izan daben zeregin soziala zein erlijiosoa oso garrantzitsua izan da. Herritarrei gertakizun garrantzitsuak jakin eragiteko komunikazino sistema garrantzitsua izan dira: mezarako deia, heriotzen barri emoteko, arriskuez ohartarazoteko, orduak emoteko, herriko jaien hasierea iragartzeko… Ohiturak eta tradizinoak, baina, aldatuz doaz eta apurka-apurka kanpai joleak be desagertuz joan dira.

UNESCOk 2022ko zemendiaren 30ean Gizateriaren Kultura Ondare Inmaterial izentau dau kanpaiak eskuz joteko tradizinoa.

30 urte inguru dira Anton Mari Aldekoa-Otalora kanpaiak eskuz joten hasi zala Iurretan. Sakristauak eskatuta hasi zan, urtean behin edo birritan. Gero herriko jaietan bakarrik joten segidu eban. Eta gaur egun domekero eta jai egun handitan joten dauz. Jotzeaz gain, Aldekoa-Otalorak kanpaien 21 doinu bildu ebazan CD baten 1991n. Doinu horreek berreskuratu ebezan kanpai joleak bizirik egozala. Poztasunez hartu dau Aldekoa-Otalorak Unescoren erabagia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00