Errenta kanpainaren hasierako bi egunetan 30.543 aitorpen zenbatu dabez, igaz baino %33 gehiago

Olatz Basarte: "Gaur egun errenta aitorpen gehienak Internetez aurkezten dira"

Kanpainaren hasierako bi egunetan 30.543 errenta-aitorpen izan dira, igaz baino %33 gehiago

Olatz Basarte (BFAko Ogasun saileko zergen arloko zuzendariordea) / Bizkaia Irratia

Bizkaian zergadunek errenta aitorpenaren zirriborroa eskuragarri daukie. Bizkaia.eus webgunean sartuta errentarako jarri daben atalean kontsultau daitekela esan deusku Olatz Basartek, BFAko Ogasuneko zergen arloko zuzendariordeak. Errenta kanpaina harainegun hasi zan eta atzoko datuen arabera igazko epe berean baino errenta aitorpen gehiago aurkeztu dabez. Hasierako bi egunetan 30.543 aitorpen zenbatu dabez igazko epe berean 22.934 izan ziranean. Igaz lez, bizkaitarrek, aitorpen gehienak (27.057) internetez aurkeztu dabez orain arte.

Zirriborroa 893.000 zergadun baino gehiagok daukie eskura eta baieztatu aurrez aurre, telefonoz edo internet bidez egin ahal izango dabe. Hiru lagunetik biri dirua bueltauko deutse aurtengo kanpainan, 1.179 euro bataz beste. Errenta kanpainari buruzko zalantzarik ohikoenak argitu deuskuz Olatz Basartek Goizeko Izarretan egin deutsagun alkarrizketan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular