Planik Plan irratsaioaren emonaldi barri bati ekin deutsagu asteon Bizkaia Irratian. Barikuro, astegoienean zehar Bizkaiko txoko desbardinetan egongo diran ekintzen eta egitasmoen errepasoa egiten dogu, gure lurraldean zer egongo dan jakin eta gura dozuen plana egin daizuen. Domekan, eta Kantari Kontari-ren barruan, Dantzazale eguna ospatuko dabe Leioako Mendibile jauregian. Bestelako planei jagokonez, astegoien honetan, Habemus Papam, Sembrando Kaos eta Belako kontzertuan, eta Miñan antzezlana izango doguz, besteak beste.
Barikua
Astegoien honetan plan asko egongo dira egiteke Bizkaian, barikutik hasita. Belakoren kontzertua Bermeoko Kafe Antzokian; Miñan antzezlana Leioako kulturren.
Zapatua
Hainbat ekitaldi ezbardin izango dira protagonista zapatu honetan Bizkaian. Esate baterako, Toc taldearen kontzertua Astran, eta Habemus Papam eta Sembrando Kaos Zorrotzako Gaztetxean.
Domeka
Astegoieneko azken egunari begira, ekitaldi hauek izango dira Bizkaian: Cowards dantza emonaldia Getxoko Muxikebarrin, eta bertso saioa Arrigorriagako Lonbo aretoan.
