Geltoki guztiek ez daukiez irisgarritasun baldintza berberak

Renferen hainbat trenetan gurpildun aulkia erabilten daben pertsona bakarrarentzako lekua bermatzen da

Karmele Antxustegi: “Garraio publikoan oraindino ez dago irisgarritasun unibertsalik”

Gurpildun aulkia erabiltzen dauen persona / DEPOSIT PHOTOS

Garraio publikoan aurrerapausuak emon diran arren, gurpildun aulkia erabilten daben pertsonek oztopo ugari daukiez oraindino. Karmele Antxustegik azaldu dauenez, Renferen hainbat trenetan pertsona bakarrarentzako lekua bermatzen da, eta geltoki guztiek be ez daukiez irisgarritasun baldintza berberak.

Egoera horrek erabiltzaileen autonomia mugatzen dau, batez be gurpildun aulkia erabiltzen daben pertsona bik batera bidaiatu gura dabenean. Autobusetan eta metroan be arazoak dagoz, eta askotan bidaia aurretik ordutegiak, irisgarritasuna eta laguntza beharrak aztertu behar izaten dabez.

Antxustegik nabarmendu dau irisgarritasun unibersalak norberak noiz, nora eta nogaz bidaiatu gura dauen autonomiaz erabagiteko aukerea bermatu behar dauela. Azken urteetan hobekuntzak egin dirala onartu dau, baina indarrean dagoan araudia ez dala beti beteten ohartarazo dau. Horregaitik, erakundeei kontrol handiagoa eskatu deutse, garraiobideetan irisgarritasun baldintzak benetan beteten dirala bermatzeko. Bere esanetan, kontzientzia gero eta handiagoa dan arren, oraindino bide luzea dago egiteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00