Elkar Argitaletxeak Durangora ekarritako nobedadeak errepasau doguz

Idazleagaz batera, Xabier Mendiguren editorea izan da Bizkaia Irratiko mikrofonoetan

Karmele Jaio: “Beti da pozgarria Durangora etortea”

Karmele Jaio liburu bat sinatzen 58. Durangoko Azokan / Bizkaia Irratia

Karmele Jaio idazle euskaldunak Maitasun Kapitala izeneko liburua kaleratu barri dau, Elkar argitxaletxearen eskutik. Hain zuzen be, Karmele Jaiogaz eta Xabier Mendiguren idazle eta editoreagaz egin dogu berba Durangoko Azokan.

Dagozan amodio motak eta mendekotasun emozionala bezalako gaiak jorratu dauz Jaiok aitatutako liburuan. Beraz, sentimentuetan oinarritzen dan liburu baten aurrean gagoz.

Nobedadeak

Elkar Argitaletxeak Durangoko Azokara ekarri dituan nobedadeak aztertu doguz Xabier Mendigurenen eskutik. Mendigurenek argitu deuskunez, Karmele Jaioren Maitasun Kapitalagaz batera, Jon Maiaren Kantu bat gara disko barria da Elkarrek Durangora ekarritako lanik ezagunena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular