
DalecandELA Fest jaialdia Algortako Portu Zaharrean ospatuko da, irailaren 18tik 21era hain zuzen be. DalecandELA, 2019an Jaime Lafita ELA gaixotasuna daukan burrukalari itzelak sortu eban irabazi asmorik bako alkartea da. Helburua, ELA (Alboko Esklerosi Amiotrofiko) gaixotasuna ikusgarri egitea, ikerketa bultzatzea eta gaixoei zein zaintzaileei laguntza eskeintzea da.
Aurten jaialdiaren 4. edizinioa egingo dabe eta urtero lez mundu mailako artistak ikusi ahal izango doguz bertan. Ivan Ferreiro, Coti edo Gari artistak ikusteko aukera eukiko dogu, besteak beste. Jaialdiaz, musikaz eta batez be, ELA gaixotasunaren konzientziaz berba egiteko Kata Sebas DalecandELA alkarteko kidea eta Gari jaialdian joko dauan euskal musikaren ikurra, geugaz egon dira Goizeko Izarretan irratsaioan.