Istorio xamurra eta dibertigarria

4 urtetik gorakoentzako antzezlan barriaren bira datorren hilean hasiko da

“Kelonia eta Itsasoa” Gorakada taldearen lan barria Elorrion estreinau da

Nerea Ariznabarreta eta Maider Lopez / Gorakada

Elorrion estreinau zan atzo Gorakada taldearen “Kelonia eta Itsasoa” antzezlan barria.
Arriola antzokian egin zan estreinaldia atzo arratsaldean. Gorakadako Nerea Ariznabarreta aktoreak esan deuskunez, oso ondo joan zan. Publikoak era ezin hobean erantzun eban.

Istorio xamurra eta dibertigarria

“Kelonia eta Itsasoa” antzezlanean, itsasora iritsi nahi dauan dortoka bat ba Kelonia. Abesti itxurako istorio bat dala dinoe, adiskidetasuna eta biziraupena gai nagusi izanda. Ilargirik gabeko gau batean jaiotakoa da Kelonia. Hondartzan dago eta itsasora ailegatzeko izarrek ur gainean egindako islari jarraitzen deutso. Zibilizazinoko argiek nahastauta barriz, urian aurkituko dau bere burua. Istorio xamurra eta dibertigarria, Gorakadakoen esanetan. Nerea Ariznabarreta erregidorea da antzezlan honetan eta ondoan izango dau Maider Lopez musikaria. Zuzeneko musikea eskainiko dabe. Fran Lasuen da musikaren sortzailea. Atzo, txalo ugari jaso ebazan.

Egonaldien bitartez prestatutako lana

Dora Cantero kalatandarra da antzezlanaren egilea eta zuzendaria. Itzulpena, Idoia Barcelok egin dau. Proiektua egonaldi bat baino gehiagoren bitartez prestatu dabe. Kalatunian bertan, Tolosan, Abadiñon, Eibarren eta Elorrion izan dira.
Estreinaldiaren ostean datorren hilean, Lugaritzen, Donostian, Basaurin eta Leioan eskeiniko dau Gorakadak “Kelonia eta Itsasoa”. Handik aurrera Euskal Herrian zehar eskaintzen jarraitzeko asmoa daukie.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular