Bizkotxalde parkean barik Social Antzokian egingo da astegoien honetan, Basaurin, Euskal Herriko 53. Dantza Agerketa

Lehenengoz Murchanteko (Nafarroako) makil-dantza edo 'paloteo'a ikusteko aukerea izango da

Kepa Ogiza: “Euskal Herriko Dantza Agerketak euskal dantzen aniztasuna islatzen dau”

2025eko Euskal Herriko Dantza Agerketaren aurkezpena / Bizkaia Irratia

Euskal Herriko Dantza Agerketaren 53. edizinoak bost dantza-talde autoktono eta beste hainbat ekintza osagarri bilduko dauz, irailaren 19an, 20an eta 21ean, Basaurin. Konbidadutako bost taldeak irailaren 20an (19:00etan) arituko dira Social Antzokian. Emonaldi nagusia, hasiera baten, Bizkotxalde parkean egitekoa zan, baina euria iragarrita dagoala ikusita, antolatzaileek lekuz aldatzea erabagi dabe.

Aurten azpimarratzekoa da Nafarroako Murchante herriko ‘paloteoa’ ekarriko dabela Basaurira lehenengoz. Horrez gain, Mendexako dantza-taldeak, Zuberoako Atharratzeko Dantzariak, Tolosako Udaberri-k eta Gasteizko Indarrak be hartuko dabe partela esan deusku Kepa Ogiza antolakuntzako kideak. Ogizak nabarmendu dau jaialdiak “euskal dantzen aniztasuna eta bizitasuna” erakusten dauala. Bere esanetan, ekimenak “dantza tradizionalen transmisinoan eta talde desbardinen arteko harremanetan” eragin zuzena euki dau.

Euskal Herriko Dantza Agerketaren 53. edizinoan, osagarri lez, bariku arratsaldean, irailak 19, umeentzako tailerrak, erromeria eta ‘Basauri Kantari’ egingo dira. Eta domeka arratsaldean, hilak 21 (19:00etan), Basauriko euskal dantza taldeek —Agintzari, Basauritar eta Edurre— Social Antzokian eskainiko dabe saioa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00