Udara begira saio gehiago eskeiniko dabez

Bakarrizketak eta bertsoak buztartzen dira ikuskizun honetan

“Kilimaterioa”, inprobisazinoa eta umorea nagusi

"Kilimaterioa" ikuskizuna / Bizkaia Irratia

Harrera oso ona izan dau orain arte “Kilimaterioa” ikuskizunak. Bakarrizketa eta bertso saioa da “Kilimaterioa”. Kaitin Allende da bakarrizketen arduraduna eta bertsoena barriz, Oihane Perea, Iratxe Ibarra eta Irati Anda. Allendek, Komedialdia jaialdiko txapelketea irabazi eban “Klimaxetik klimateriora eta buelta” bakarrizketeagaz eta honakoa da “Kilimaterioa”-ren abiapuntua. Iratxe Ibarrak azaldu deuskunez, Kaitinen bakarrizketak dira saio bakotxaren oinarria eta hortik sortzen dira bertsoak.

Inprobisazinoa nagusi

Saio bakotxa, jolasak eta inprobisazinoak lagundutako akelarre txiki modura aurkezten dabe egileek. Allendek dino, bakarrizketak eurak be desbardinak direla emonaldi bakotxean.  Abenduan izan zan “Kilimaterioa”-ren estreinaldia eta ordutik hainbat lekutan eskeini dabe. Lanku arduratzen da ikuskizunaren banaketaz. Aurrera begira, udan zehar, emonaldi bat baino gehiago eskaintzea aurreikusten dabe. Publiko zein egileen aldetik umorea ziurtatuta dagoela dinoskue sortzaileek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular